Gaur zabaldu ditu ateak Hondarribiko Zuloaga Etxeko Udal Liburutegi berriak

Antxeta Irratia 2017ko urr. 23a, 00:00

Herritar askok aukera izan zuten ostiraleko ate irekien egunean, bisita gidatua egiteko. Baina gaurtik aurrera, udal liburutegiak dituen 8.600 bazkideek aukera izango dute iada, zerbitzua ehuneko ehunean erabiltzeko. Lanak atzeratu egin dira, baita hasieran aurreikusitako 1,4 milioi euroko aurrekontua emendatu ere. Baina Txomin Sagarzazu alkatearen ustetan, XXI. mendeko udal liburutegi bat, XV. Mendeko jauregi batean egokitzeak gauza hauek dakartza Joan den ostiraleko irekiera ekitaldian esan zigunez.

Eztabaida ekarri izan du liburutegiaren kokapena, zegoen lekuan mantentzearen erabakia, alegia. Irisgarritasun aldetik, eraikinak barrutik irizpideak betetzen baditu ere, Alde Zaharrean eta Kale Nagusiko maldaren erdian kokatuta askorentzat zaila egiten baita bertaratzea. Hautua, halere, egokia izan dela uste du alkateak

Modu batean zein bestean, udal liburutegia martxan da gaur geroztik, goizeko 9:00etatik 13:30era, eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara.

Sagarzazuren hitzak