Igandera bitartean, Hendaia Film Festibalaren bosgarren ekitaldia ospatuko da.

Antxeta Irratia 2017ko urr. 18a, 00:00

Nazioarte mailakoa eta Euskadi-Akitaniakoa. Beraz, aurtengoan Euskal Herrikoak ez ezik, Sahara, Argentina, Bulgaria, Maroko, Espainia eta Frantziako lanak bilduz. Bertako lanen artean, Hendaia Film Festibalean euskarak leku txikia du. Baina ostiralean Varietes antzokian, eta larunbatarekin errepika, “Azken Saskia” dokumentala ikusi ahal izanen duzue.  Euskadi-Akitania Lehiaketaren baitan parte hartuko du, eta Oier Fuentes egileak esplikatu digunez, saskiak lehengo maneran egiten zituen azken nafarraren istorioa kondatzen eta dokumentatzen saiatu da