Biktimak eta preso zein iheslariak izanen ditu Foro Sozialak lehentasun datozen hilabeteetan

Antxeta Irratia 2017ko urr. 17a, 00:00

Euskal Herriko egoera politikoan giltzarri izan zen gertakariak, sei urte bete ditu aida. Urriaren 20a da, Aieteko Adierazpena izenpetu zen egun zehatza, eta Foro Sozialak gogora ekarri nahi izan du. Aieteko palazioan bertan bildu ditu, Gasteizeko parlamentuan ordezkaritza duten alderdi politiko gehienak, jendarte zibila ordezkatzen duten hainbat eta hainbat eragile, sindikatu gehienak eta Nazioarteko Harreman taldeko ordezkariak ere.

Iragan ikasturtearen bilana egin dute batetik, eta baita aurrera begirako erronkak azaleratu ere. Orain urtebete, blokeo egoera batean geundela azaldu digu Teresa Toda, Foro Sozialeko kideak, baina baita gauza asko desblokeatu direla azpimarratu ere. Nekane Alzelai foro sozialeko kideak, ikasturte berri honetako erronkak aipatu digu, etorkizuneko erronak hiru izanen direla

ETA erakundearen desmobilizazion ere indarra jarriko dutela azpimarratu du Nekane Alzelaik, Foro Sozialeko kideak. Brian Currin eta Alberto Spectorovsky, Nazioarteko HArreman taldeko bi kide Euskal Herrian daude, AIeteko Adierazpenaren seigarren urteurrenaren karietara, eta bertan segituko dute egun batzuz, Euskal Herriarentzako lanean.

Toda eta Alzelairekin hitz egin dugu