Eta horren baitan, ostegunean bertan, artisten erakusketa baten aurkezpena egingo dute Mendi Zolan kulturgunean. Ostegunean arratsaldeko 18:00retan, Silviua Dotta, Sylvie Estaynou, Soledad Aragon, Gari Garaialde eta Chistophe Paviak osaturiko erakusketa anitza aurkeztuko dute. Hartan, argazkiak, margolanak edota ile-apainketak ere proposatuko dituzte. Edozein kasutan, ostegunean bertan, 19:30ean ospatuko da aurtengo festibalaren irekiera ekitaldia Varietezs zinemagelan. Aurtengo ekitaldiari buruzko xehetasunak bildu dizkigu Aitor Errazkin lankideak, Begiradak elkarte antolatzaileko Alexia Aranzuekeren eskutik. Honek erran digunez, sendotutako festibala da, baina urtetik urtera bere burua berritzen duena.