"Hispanitateak itotzen nau" lelopean, mobilizazioa egin dute, ez nahi bezala ordea

Antxeta Irratia 2017ko urr. 12a, 00:00

"DEMOKRAZIA” lelopean eta urriaren 12a dela aintzat hartuta, “HISPANITATEA ITOTZEN NAU” kartela Zabaltza Plazan ezarririk, elgarretaratze deialdia egina zuen Irun Katalunyarekin Elkartasunean taldeak gaur Irungo Luis Marianon. Mobilizazioa egin, egin dute, baina ez nahi bezala. Izan ere, Ertzaintzak ez die elgarretaratzea egiteko baimenik eman, eta azkenean 20 bat lagun bildu badira ere, bi taldetan banatu behar izan dira, 19 lagun baino gehiago elkartzea, aldarrikapenak tarteko, debekatua baitago baimenik gabe ez bada. Komandantziako bi polizia eta Irungo Ertzain etxetik bi patruilatan etorritako 5 ertzain mobilizatu dira 20 laguneko kontzentrazioa behatzera. Lakaxita gaztetxean segitu dute ekimena, hausnarketarako ematen duen “Katalunya: Estatu Krisiaren Epizentrora Hurbilpena” bideo proiekzio eta eztabaidarekin. Hausnarketa txiki bat galdegin diegu elgarretaratzean parte hartu duten zenbaitzuei ere Katalunyako egoeraz. Azken egunetan, independentzia deklarazioa egin ala ez den egin, Espainiako Gobernuak 155. Artikuloa iada aplikatu duen ala ez ere, ezbaian dagoen honetan, ezjakintasun horretan, hemendik aurrera zer?

Uberka Bravo, Irun Katalunyarekin Elkartasunean taldeko kidearekin hitz egin dugu eta horrez gainera, inkestaren audioak ere entzungai dituzue