29 urte ondoren, Lesakako Tantirimairu ikastolak Nafarroa Oinez besta antolatzen du. Hitzordua igande hontan iragango da eta bildutako dirua Lesakako ikastola handitzeko bideratuko da. 3'5 kilometroko ibilbide "erraza eta atsegina" prestatu dute, Lesakako industria-gunetik zein baserrietatik zehar igaroko dena.Jaialdia "Bikin bat in" lelopean ospatuko dute eta lau gune izango ditu, adin guztientzako programazioarekin. Joseba Lasarte, aurtengo Nafarroa Oinezeko koordinatzailearekin hitz egin dugu