Urriaren 16tik 22ra bitartean, tokiko produktu eta ekoizpenak izango dira protagonista Hondarribian, Bertako Produktuaren Astean. Bigarren edizio dute, joan den apirilean ospatutakoaren ondotik. Baina Udalak baserritarren azokako ekoizleekin adostuta, udazken garaia egokiagotzat jo dute hau antolatzeko. Herritarrak sentsibilizatu eta herriko lehen sektorea indartzeko helburu du ekimenak. Eta gastronomiari estuki lotua. Hala, herriko sukaldarien eskutik, sukaldaritza tailerrak haur eta helduentzat, eta eskolartekon bisitak izango dira, azokara eta Botika aldameneko Agroaldeara ez ezik, arrantza landuko dutelarik aurreneko aldiz. Kalixa Silanes, Landa Garapenerako zinegotziarekin hitz egin dugu