Autokarabanen estazionamenduak zer esana ematen du oraindik Hondarribian, iaz arautzeko ordenentza adostu arren

Antxeta Irratia 2017ko urr. 11a, 00:00

Joan den urtean, hain zuzen, hauek arautzeko edota autokarabanentzako gune egokitu bat ezartze aldera, udal ordenantza bat lantzea proposatu zuen Abotsanitz udal taldeak. Baita ahobatez onartu ere.  Urtebete ondoren, Udalak autokarabanei zenbait gunetan aparkatzea debekatzen dieten seinaleak ezarri ditu.  Baina 4.800 euroko kostua izan duten seinaleak izanik, berez, ez ditu autokarabanak soilik debekatu. Eta hor dago, eztabaida eta herritar askoren kexua orain.  Izan ere, 2,2 metroklo altuera eta 5 metroko luzera gainditzen dituzten ibilgailuei aparkatzea debekatzen dieten seinaleak dira. Zama-garraio kamionetak, pertsonentzako garraiokoak... isunak jasotzen hasi dira honezkero. Eta larriagoa dena, Abotsanitzen arabera, horri lotutako udal ordenantzarik, ez eta oinarri juridikorik ez duten seinaleak ezarri dituzte. Igor Enparan, Abotsanitz udal taldeko bozeramaleak eman dizkigu xehetasun gehiago.