Irungo Puntu Beltzen Mapa eguneratu du udalak

Antxeta Irratia 2017ko urr. 10a, 00:00

Emakumeen elkarte eta eragile feministek 2010. Urtean Irunen abiatutako Hiri Debekatuaren Mapatik eratorri zen 2011.ean Irungo Puntu Beltzen Mapa. Hartan 42 puntu beltze identifikatu zituzten. Eta Udalaren arabera, gehienetan neurriak hartu dira dagoeneko. Edozein kasutan, emakumeen segurtasuna hobetzeko eta genero ikuspegitik hirigintza lantzeko helburuarekin, Udalak Puntu Beltzen Mapa hura aktualizatu nahi du orain. Eta horretarako, herritarren eta espreski, emakumeen partehartzea galdegiten duen “EMAKUMEEN HIRIA” proiektua aurkeztu du. Hainbat bilkura egingo dituzte urriaren 16tik 26a bitartean, Artia eta Landetxa-Katea auzo elkarteetan eta Argoiak elkartean ere. Eta internet bidez ere, irun.org webgunean iritziak on-line bilduko dituzte urriaren 31a arte. Helburu nagusia egungo puntu beltza edo hobetu beharra duten guneak identifikatzea da, iritziak biltzea, eta ondotik kalean gune horietara bisitak egitea. Udaleko Berdintasun teknikaria, Joana Regueiro, eta proiektuaren eramailea den DUNAK enpresako Zuriñe Burgoarekin mintzatu gara.