Lan erreformak zerbitzu publikoa ere baldintzatuko duela salatzeko, greba eguna urriaren 10a

Antxeta Irratia 2017ko urr. 9a, 00:00

Frantziako Lan Erreformak, zerbitzu publikoa ere guztiz baldintzatzen duela salatzeko eta milaka langileen lan postuak kolokan jartzen dituela gogorazteko, greba eguna deitu dute biharko hainbat sindikatuk. Odile Dirachet Hendaiako Herriko Etxeko CGT sindikatuko kideak azaldu digu, Hendaiako Herriko Etxeko langileak ere bai, hunkituak izan daitezkeela erreforma honekin. Zerbitzu publikoaren defentsan eta Makronen legea salatzeko, CGT sindikatuak greba deialdia zabaltzen du biharko, eta langileak astearte hontan Baionan, goizeko 10.30 izanenden manifestazioan parte hartzea deitzen dituzte. LAB sindikatuak ere bat egin du deialdiarekin. Odile Dirachetekin hitz egin dugu