Irun Kataluniarekin taldeak, bi hitzordu deitu deitu ditu igande honetarako. Aterabidea bide demokratikoen bidez egin dadin, eta Kataluniari elkartasuna adierazteko xedez, urriaren 8an. Demokrazia zein herritarron eskubide zibil eta politikoak hilik daudela esateko performance bat, 11:00tan Moskutik irtengo da hileta prozesio bat eta ondoren, konzentrazioa 12:00tan Zabaltza plazan antolatu dute. Horrela, Estatu espainolaren jarrera antidemokratikoa salatu eta herriek autodeterminaziorako duten eskubidea aldarrikatzea da hitzorduaren helburua