Txingudiko Zerbitzuak-en hondakin eta uraren ziklo integralaren kudeaketa eredugarri izatetik urrun dagoela salatu du Abotsanitzek.

Antxeta Irratia 2017ko urriaren 6a

Zenbait gauza ongi egin badira ere, oraindik lan handia dagoela egiteko oroitarazi nahi izan diete, TXINZER-eko presidente eta presidente-ordeak diren Jose Antonio Santano eta Txomin Sagarzazuri. Izan ere, azken egunetan, Txingudiko Mankomunitatearen jarduna eredugarria dela goraipatu baitute.