Irungo Udalak, EAE mailan antolatzen den Beldur Barik programarekin bat egin du laugarren urtez

Antxeta Irratia 2017ko urr. 5a, 00:00

Gazteegan parekidetasuna sustatzeko ez ezik, indarkeria sexista eta mikromatxismoaren prebentzioa bilatzen duen programa, eskolartekoei zuzenduta dago. Eta azken urteetan bezala, bideo lehiaketa batekin borobilduko dute, non, gazteek genero indarkeriaren kontrako sentsibilizazioa landuko duen bideo bat ekoiztu dezake. Aurten gainera, 12-17 urte artekoez gain, 18-26 urte arteko gazteei zuzendutako kategoria ere estreinatuko dute. Baina aurtengo nobedadea, Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako tailerrak izango dira. Udalak Hezkidetza programak garatzeko dirulaguntza lerro berri bat abian jarri duela esan digu. Aipatutako tailerren lehen saiakera da. Eta Eguzkitza, El Pilar, Belaskoenea, Hirubide eta La Salle ikastetxeek bat egin dute eskaintza honekin. Tailer horietan zer eta nola egingo duten jakin nahian, Udaleko Berdintasuna Teknikaria, Joana Regueirorekin mintzatu gara. Xehetasun gehiago behar izanez gero, eta Beldur Barik programaren bideo lehiaketaren baldintzak ere, www.irun.org/igualdad webgunean dago informazio guztia.