Urruñako auzapeza bere  kargua interes pribatuen alde baliatzeaz behin betiko kondenatua izan da

Antxeta Irratia 2017ko urr. 4a, 00:00

 2007an lur antolaketa plana bozkatzean bere hautetsi boterea baliatu zuen interes pribatuetarako.  Paueko Dei Gorteak hartutako erbakia behin betikoa da. 4 hilabeteko espetxe zigorra eta 10.000 euroko isuna jarri dio. Erabaki honen aurrean Herritarrak udal taldeak, Odile de Coralen dimisioa eskatu du eta afera hurrengo herriko kontseilura eramateko prest da. Filipe Aramendi herritarrak taldeko zinegotziarekin hitzegin dugu, bere dimisioa eskatzen dute.