Pariseko Helegite Auzitegiak, Espainiako Audientzia Nazionaleko 3 euroagindu eskaera atzera bota ditu. Hiru euroagindu hauek, Iratxe Sortzabal Irundarrari jarritakoak dira. 2001.urtean espainiako poliziak atxilotu zuzenean, polizia etxean zegoela bere buruaren kontra deklaratu zuen Iratxe Sortzabalek. Oihartzun handiko kasua izan zen, irudi oso gogorrak agertu baitziren, bere gorputza erabat kolpaturik. 2015.urtean atxilotu zuten berriz, Baigorrin, David Plarekin batera. Gaur egun, Fresneseko espetxean dago preso.
Xantiana Cachenaut bere abokatuak azaldu digunez Istanbuleko protokoloa aplikatu diote eta aditu bat joanen da Iratxe Sortzabal berarekin hitz egitera. Abenduaren 6an jakinen da, Sortzabal espainiaratuko duten ala ez.