Goizeko 10:30etan elgarretaratzea burutu dute Hendaiako Lizardi eta Geltoki eskolako guraso eta irakasleek eta IKASBIk deituta Donibane Lohitzunen.
Hezkuntza Nazionalaren Ikuskaritzaren egoitzaren aintzinean bilduko dira oren batez, haurrek kalitatezko irakaskuntza behar dutela, eta irakasleek lan baldintza egokiak aldarrikatzeko.
Izan ere, ikasturtea hasi eta bi egunetara, ikuskaritzak deliberate baitzuen euskarazko bi irakasle postu erdi kentzea. Postu erdi bana, Lizardiko Eskolako lehen mailan, eta Geltokiko Ama Eskolan.
Eta 28 haurretara emendatu behar izan dituzte ratioak ikasgeletan, ama eskolan limite onargarria 25ekoa denean, eta 22koa lehen mailan. 200 bat haur izan dira hunkituak bi eskola hauetan.