Erlaitzaren besta ospatuko da igande honetan

Antxeta Irratia 2017ko ira. 25a, 00:00

Erlaitzako Besta ospatuko dute urriaren 1ean. Hamargarren urtea da, udazken hastapenean, Erlaitza edo Kornisako errepidea trafikoarentzat itxi eta ingurumenari buruz sentsibilizatzeko jarduerak proposatzen dituztela egun osoan zehar.  CPIE euskal itsasbazterrak erakundeak antolaturik, Hendaia eta Urruñako herriko etxeak ere aurkitzen dira antolatzaileen artean. Izan ere, Abbadiako jauregi edo eremutik hasi eta zazpi kilometroko bidean, Urruñako Zokoaraino hartuko du Erlaitzako Bestak gune ezberdinetan. Beti oinezko eta bizikletentzako erreserbaturik. Germain Hakala, Urruñako Herriko Etxeko hautetsiak epslikatu digunez, aldiz, aurten ez dira animaziorik antolatu. Espreski, Erlaitzaren ingurumen eta geologiari buruzko sentsibilizazio ekimenak indartu nahi izan dituztelako. Edozein kasutan, gogoratu, urriaren 1ean Erlaitzako bidea itxita egongo dela goizeko 10:00etatik atsaldeko 18:00ak arte. Eta animaziorik egongo ez bada ere, oinez eta bizikletaz, Erlaitzaz gozatzeko eguna dela familiendako.