Lan Kodigoaren kontrako bigarren mobilizazio eguna da gaur Frantziako Estatuan. Greba eta mobilizazio eguna izan da gaur intersindikalak deiturik Hendaian. Goizeko 11:30etan CGT, Solidaires eta FSU sindikatuek deiturik, Intzura-Le Joncaux industrigunearen sarreratik, Ficobaraino manifestaldia egin dute Herriko Etxetik iraganda. LAB sindikatuak bat egin du deialdiarekin. Lan Kodigoaren Erreformak besteak beste, sindikatuen delegatu gutxiago ekarriko dituelako lantokietan, eta beraz, langileen eskubide guttiago eta lan prekarietatea. CFDT sindikatuak bere partetik, 12:00etan elgarretaratzea deitu du Santiago Zubian.Gogoan hartu beharbaita, gaur eta bihar, Frantziako Hiri Txikien 20. Biltzarra ospatuko dela Ficoban. Frantzia osotik 300 hautetsi eta goi agintariak bilduko dira bertan. Edouard Philipe lehen minixtroa, aldiz ez da Hendaiara etorri iragarria zuen bezala.
Goizeko audioen bilana duzue, Aitzina LAB eta CGTko ordezkariekin