Hain zuzen ere, Udal Aurrekontu Partehartzaileetatik eratorritako diruari esker, eskaintza berritu batekin dator Gazteria arloa Haur Txokoei dagoekienez. Bere garaian zaharkituak ziren udal ludotekak ziren horietan indar bat egin nahi izan dute oraingoan. Landetxa-Katea eta Lapitze-Elitxu auzoetako haur txokoak berritzeko. Abendua baino lehen Palmera-Montero auzoan hirugarren bat ere martxan jarriko dute. Izen-emate epea irailaren 18tik 29ra zabaldu dute, eta haurnaka kuota bakarra ordaindu beharko da 40 eurokoa. Bigarren anai-arrebatik aurrera 22 euro. Kuotaren %90eko hobari edo deskontua egingo die Udalak Sarrerak Bermatzeko Errenta kobratzen dutenei. Xehetasun gehiago 943 50 54 04 telefonora deituz, edo gazteria@irun.org helbidera idatziz jaso daiteke. Berritasun nagusia, aldiz, haur txokoen edukia izango da. Irungo HaurTxoko berrien kudeaketa eta dinamika, Txiribuelta Elkarteari esleitu baitizkio Udalak. Ostegun honetan Lapitzen, eta ostiralean, Landetxako haur txokoetan, informatu eta lekua ezagutzeko ate irekien festa antolatu dutela 17:00etatik 19:30era. Josune Gomez, Gazteria arloko zinegotzia eta Isabel Arrigain, Txiribuelta elkarteko ordezkariakin hit egin dugu