Bilbon deiturik dagoen manifestaldiz gain, larunbata honetan beste hainbat mobilizazio deituak daude Kataluniari elkartasuna helarazteko asmoz. Espainiako Estatuak erreferenduma blokeatzeko baliatzen dituen neurri antidemokratikoak salatzeko, bihar goizeko 11:30etan Irungo Epaitegiaren aurrean elgarretaratzea deitu dute Irungo hainbat herritarrek.
Hemendik eta urriaren lehendabizikoa bitartean mobilizazio dinamika indartuko dutela jakinarazi digu Uberka Bravo irundarrak. Oroitarazi, bestalde, bihar Bilbon deitua den manifestaziora joateko autobusak antolatu dituztela herri gehienetan. Hondarribikoa, arratsaldeko 15:00retan aterako da Miramarretik.
Uberka Bravo