Hendaia-Irun-Hondarribian, Bidasoa badia elkarlotzen dituen lasterketa guztiz sendotua dago iada, iaz eguraldi txarra zela eta, 680 partehartzailerekin apur bat behera egin bazuen ere. Azken urteetan 700 eta 800 lagun artean ibili ohi da 10 kilometroko lasterketa honetan. Aurtengoan ere Floridako portutik abiatuko da Hendaian, eta ibilbideak ez du aldaketarik izango. Berezko malda bakarra Iparralde etoribdea izango da, eta Hondartza kiroldegiko pistan izango du helmuga. Momentuz, 160 lagunek izena eman dute. Iaz baino gehiago Eta dortsalak 12 eta 14 eurotan izan dira txiparen arabera orain arte. Une honetan 14 eta 16 eurotan dira, eta egunean berean 16 eta 18 eurotaraino igoko dira. Beraz, aldez aurretik egitea komeni da, interneten kirolprobak.com plataforman adibidez. Lasterketa korrikalarientzat irailaren 30ean 16:30etan izango da. Baina aurretik, haurrei zuzendutako Txingudi Korrika Txikia jokatuko da hirugarren urtez Stadium Galen. Dohainik da parte hartzea, eta helburua ez da haurren arteko lehia, zaletasuna sustatzea baizik. Iaz bigarren edizioan, 600ndik gora haurrek parte hartu zuten. Joseba Sarriegi, Bidasoa Atletiko Taldeko zuzendaritzako kidearekin hitz egin dugu