Hondarribiko sarrera-irteerako trafikoa arintzeko Amuteko birilguneko lanak laster hasiko dira

Antxeta Irratia 2017ko ira. 14a, 00:00

Joan den martxoan proiektua onartu ondotik, hilabete hontan makinak sartu eta ekingo diote obrari. Foru Aldundiak lehentasunetan markatua du biribilgune hau. Egun semaforo bidez kudeatzen den N-638 eta Gipuzkoa 2134 errepideen Jaitzubia-Amute arteko bidegurutzearen trafikoa arintzearen beharra aspaldikoa baita. Guztira, 715.700 euroko inbertsioa egingo dute proiektu honetan Gipuzkoako Aldundiak

Ospitaleko biribilgunearen antzekoa, bi erraileko 50 metroko kanpoko diametroa izango duen biribilgunea da, eta dagoen lekuan dagoelako, teknikoki zailtasun handiko proiektua dela dio Mikel Urietxebarria, Aldundiko Plangintza eta Kudeaketako Zuzendariak. Aintzane Oiarbide, Bide Azpiegituretako diputatuarekin hitz egin dugu