Lur eremu industrial berrien bila ari dira Irunen, eremu zaharrak birgaituko dituzte lehentasunez

Antxeta Irratia 2017ko ira. 11a, 00:00

Irungo Udala, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, lur-eremu industrial berrien bila ari da Irunen, enpresa berrien sorrera edota hauek ekarrarazteko. Gaurkoan , Udal Gobernuko Hirigintza ordezkaria, Xabier Iridoyk esplikatu digunez, horretan, lehentasuna dute eremu industrial zaharrak birgatzea eta birkokapenak, gaur egun eremu berdeak direnak okupatzea baino.

Zentzu honetan doa, Letxunborro hiribideko gasolindegi zaharraren eraistea. Uda hontan onartu du Udal Gobernuak baimena, eta lurra deskontaminatu ondotik, industria berrietarako bideratuko dute gune hori.

Honen inguruan, eta industria eta jarduera ekonomikora bideratzeko lur-eremu berrien politikari buruz mintzatu gara, Hirigintza ordezkariarekin.