Hondarribian, sinesgaitza bada ere, urtero bezala, biharko Alardea noiz pasako den esperoan dira Kale Nagusian hamarnaka gazte. Sinesgaitza? Harrigarria? Kezkagarria? Zail da hitz egokiak aurkitzea…eta hare gehiago jakitea, zer ekartzen dion honek herriko jaiei? Baina aurten goizeko 8:00retatik bazen jendea, eta atzodanik gaupasan zirenak ere. Egoera urtetik-urtera okertzen doala ikusirik, inork txintik esan gabe, Peli Lekuona Kale Nagusira hurbildu da goiz hontan, jakin nahian, zer dela eta pasatzen dituzten 24 ordu lehenago espaloian, lekua hartzen, eta nola.