Hasi dira bestak Hondarribian. Koldo Emery, Beñat eta Oihan Teresa pregoilariak azken ensaioa egiten harrapatu ditugu. Bigarrenez beraz, haurrak izan dira jaien hasierako protagonistak. Bigarren urtez, haurrek hartu dute hitza, haurrentzat Hondarribian, herriko jaien hasieran. Gaur bertan zenbait hitzordu badira haurrei zuzendutak. Arratsaldeko 16:00retan Gipuzkoa Plazan, KLINK elkarteak antolatu ohi duen Haurrentzako Margo Lehiaketa izango da. Eta 17:30etan, Kasino Zaharreko lorategietan, aldiz, Haur eta Gazteentzako Graffiti Lehiaketa. Gau partean, bi kontzertu. Gustoen arabera. Gipuzkoa Plazan Hondarribia Hiriko Musika Bandaren jaietako kontzertu berezia. Eta Bentako eszenatokian, aldiz, Willis Drumond eta Waz taldeen kontertua. Biak 23:30etan.
Txupinazoko protagonistekin hitz egin dugu