Hondarribian, edalontzi berrerabilgarriak izango dira bestean

Antxeta Irratia 2017ko ira. 4a, 00:00

Txingudiko Zerbitzuak-ek Hondarribiako jaietan txosna egokitu zaien elkarteekin indarrak batu ditu, aurten herriko jaiak garbiagoak eta iraunkorragoak izan daitezen. Irungo jaietan abian jarritako edalontzi berrerabilgarrien ekimena, Hondarribian errepikatuko dute. Lelo berarekin, ONDO PASA: Festa Garbi on bat opa dizuegu! Baina gorriz beharrean, berdez idatzirik eta Hondarribiko armarriarekin, 16.000 edalontzi jarriko dituzte txosnetan euro baten truke banatzeko. Txosna bakoitzak 4.000 edalontzitik gora jasoko ditu. 

Bestalde, jende gehien ibiltzen den lekuetan, berziklatzeko edukiontziak ere ezarriko ditu Txingudiko Zerbitzuak-ek, eta Leire Zubitur, Txinzer-rreko kudeatzaileak esplikatu digunez, 11 langile gehigarri ibiliko dira jaietan kaleko garbiketa brigadan, goizeko lehen orduan kaleak garbi aurkezteko lanetan. Ohiko zerbitzua 18 direnez, orotara 29 lagun ariko dira kale-garbiketan Hondarribiko Jaietan zehar. 

Hartutako neurri guztien berri eman digu Leire Zubiturrek. Edalontzi berrerabilgarriena, berritasun nagusia izanik.

Erlazionatuak