Irun eta Hondarribian oraindik, azken opor egunak dituzte gozatzeko. Eskola sartzearekin batera, Hendaiako ikastolako 120 ikaslek egoitza berria estreinatu dute. Hendaiako hiri erdiko eskola publikoa kokatua dagoen eraikina egokitu eta ikastolako ikasleak ere bertan izango dira. Herriko etxeak , 1 350 000 euro bideratu ditu eraikin zaharra arraberritzeko.
Hemendik aurrera eskola pubikoko eta ikastolako haurrek eraikin berdina konpartituko dute. Jolas leku eta kantina ezberdinak izango dituzte, haurren inmertsioa errespetatua izan dadin.