Hondarribiko Jaizkibel konpainiak 20 urte bete ditu. 1996ko irailaren 8an, 26 emaztek Alardean parte hartzeko saiakera egin zuten. 1997an Jaizkibel konpainia parekidea osatzea erabaki zuten eta Ixabel Alkain konpainia hontako lehen kapitaina izendatu zuten. 20 urte iragan dira eta Kaizkibel konpainiak gaur egun 500 partaide ditu. Orain arte egindako ibilbideari buruz hitzegin dugu Ixabel Alkain eta Marian Emazabel, Jaizkibel konpainiaren hasieratik partaide diren lagunei. Horrez gain, irailaren 2 honetan Berdintasuna Hiriaren Saria banatuko du Jaizkibelek, hirugarren urtez segidan.Aurten, emakume bertsolariek jasoko dutela aurreratu dute.