Gipuzkoako lurraldea zeharkatzen duten hiru tona terditik gorako kamioiei zerga berezi bat ezarriko die Bidegik

Antxeta Irratia 2017ko abu. 30a, 00:00

Bidegi, Gipuzkoako errepideak kudeatzen dituen enpresa publikoak, Gipuzkoako lurraldea zeharkatzen duten hiru tona terditik gorako kamioiei zerga berezi bat ezarriko die, 2018tik aurrera.

HIRU garraiolarien sindikatuak neurri honen kontra agertu da, garraio sektorean lanean ari diren gehienak autonomoak dira eta beraien mozkinetan zuzenean eragingo duen neurria dela salatu dute.