“Compañias” Hondarribiako jaietako kartelak zalaparta sortu zuen, hogei konpainia bakarrik hartzen zituelako kontuan. Zalapartaren harira, Txomin Sagarzazu, Hondarribiako alkateak adierazi du, udala jabetua dagoela herriko zati batentzat kartela egokitzat ez hartu izana eta “kontuan hartuko” dutela gertaera.
Baita ere, afixa aukeratu duen epai-mahaiari “babesa” adierazi dio eta aurtengo kartela beste urteetakoak bezain duina dela, azaldu du. Prozedura urterokoa izan dela gaineratu du alkateak eta erabakia urteroko prozeduraren emaitza izan dela.
Jose Angel Ligero margolariaren esanetan, kultur zinegotziak aipatu zion hogei konpainia zituela alardeak. Kalixa Silanes zinegotziak, ordea, “ez dakit hori esan nion ala ez, biñon ni horretan ez naiz sartuko”, adierazi du.
Harremana bai, albisterik ez
Udala eta Jaizkibel konpainiaren arteko elkarrizketez galdetuta, Txomin Sagarzazuk azaldu du, pasa den urtetik egun arte, harremana egon dela, baina aipatzeko albisterik ez dagoela.