Bartzelonako atentatuak gaitzesteko, elkarretaratzeak gauzatu dituzte Irun eta Hondarribiako udalek

Antxeta Irratia 2017ko abu. 18a, 00:00

Bartzelonako atentatuak gaitzesteko, bost minutuko elkarretaratzeak deitu dituzte Irun eta Hondarribiako udalek. Irunen ehun pertsona inguru batu dira eta afitxik gabe eta banderak masta erdian zeudela gauzatu dute elkarretaratzea. Hautetsiez eta Jose Antonio Santano alkateaz gain, Kotte Ezenarro, Hendaiako auzapeza, San Juan plazan izan da. Hondarribian berrogeita hamar pertsona batu dira bost minutuko elkarretaratzean.

Jose Luis Aizpuru lankideak Jose Antonio Santano alkatearekin atentatuaz eta mugako egoeraz hitz egin du.