21. txapela falta zaio hondarribiako jaietako "Compañias" kartelari

Antxeta Irratia 2017ko abu. 17a, 00:00

Hondarribiako jaietako kartelaren arira zalaparta sortu da sare sozialetan. Izan ere, “Compañias” izeneko kartelak 20 txapel jasotzen ditu eta jaizkibelena izango litzatekeen 21. txapela falta da. Jaizkibel konpainiako Izaskun Larruskainek salatu egin du Udalak "kanpoan" utzi duela Jaizkibel konpainia. 

Jose Angel Liguero da kartelaren egilea eta ideia hondarribiako kultur zinegotziarekin solasean ideia sortu zitzaiola, azaldu digu: "hemeretzi txapel gorri eta bat beltza zela, azaldu zidaten".  

Hondarribiako udalak aferaz ez dutela inolako adierazpenik egingo azaldu du. Kartela epaimahai independente batek aukeratu duela eta hauen erabakia "propio" egiten dutela, baieztatu du soilik.