Abuztuak 12an, 18.00etatik aurrera, "Hondarribiko XXX. Bandera – GP Mapfre" estropada jokatuko da Hondarribiko uretan. Eusko Label ligako hamaikagarren estropada puntuagarria izango da eta 5.556 metrotako (3 itsas milia) ibilbidea izango du, lau luze eta hiru ziabogarekin.
Lehenengo txandan izango dira Astillero, Ares, San Pedro eta Cabo; bigarrenean aldiz, Ondarroa Cikautxo, San Juan Sumelec, Tirán Pereira eta Zierbena Bahías de Bizkaia arituko dira; eta azkeneko txandan Kaiku Producha, Orio Babyauto, Hondrribia eta Urdaibai Avia izango dira arraunean.