200 pertsona inguru Ondarraitzen batu dira, presoen sakabanaketa salatzeko

Antxeta Irratia 2017ko abu. 7a, 00:00

Euskal preso politikoek jasaiten duten sakabanaketa salatu asmoz 200 jende inguruk ibilaldia egin dute Hendaiako hondartzan barda, Etxerat elkarteak deiturik. Euskal Herrira hurbiltzen diren turistei arazo honen berri emaitea ere xede ukan dute elgarretaratuek.