Goiz honetan egin du publiko Jaizkibel konpainiak, nork jasoko duen Hondarribia Berdintasunaren Saria. 2017. urteko edizioan, emakume bertsolarientzat da. Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatu duten pertsona eta erakundeak azpimarratzen ditu Berdintasunaren Hiri Sariak. Garbiñe Biurrun, Paul Rios, Maddalen Iriarte eta Xabier Lapitzek osaturiko epai mahaiak hautatu dute saridunak. Izaskun Larruskainek azaldu digu zergaitik hautatu dituzten emakume bertsolariak.