Ilara luzeak osatzen dira irungo komisaldegian, NANa edo pasaportea berritzeko

Antxeta Irratia 2017ko abu. 2a, 00:00

Euskal Autonomia Erkidegoan Espainiako nortasun agiria egiteko hitzorduak agortu dira. Funtzionarioen eskasia dela eta hitzordu bat hartzeko bataz bestean bi hilabete itxaron behar da. Hegaldi bat hartu edota atzerrira joateko asmoa duenarentzat arazo larria bilakatu da.