Espetxean hil da Kepa del Hoyo euska presoa, bihotzekoak jota. Barne ministerioaren arabera, kirola egiten ari zela eman dio bihotzekoak eta gaur elkarretaratzeak gauzatuko dira Irun eta Hendaian. Irunen, 19.30etan gauzatuko da kontzentrazioa, San Juan Plazan. Hendaian, 19.00etan, Kasino Zaharrean. Juan Mari Arrospirekin irungo kontzentrazioaz eta Hoyok jasandako dispertsio politikaz hitz egin dugu.