Jean Pierre Harokarena “Txanpi” euskal preso politiko ohia otsailean gelditu zen aske. Soriako epaile batek eta Soriako Gobernu ordezkaritzak aginduta Espainiar estatutik kanporatu zuten, frantziar nazionalitatea izateagatik. Orain berriz, Gaztela eta Leongo Goi Auzitegian helegitea jarri ostean, irunera bueltatzeko aukera izango du.
Harokarena Radio Irungo kirol kazetari ezaguna zen atxilotu zutenean. Harrera datorren ostiralean egingo diote Peña kalean 20.30etan eta 21.30an afaria eskainiko da.