Sagardo Eguna ospatuko dute Hondarribitarrek

Antxeta Irratia 2017ko uzt. 28a, 00:00

Udarako kultur eskaintza osatu, eta euskal presoei eta haien familiei sostengua eman. Bi helburu horiekin Hondarribiko XII. Sagardo Eguna egingo dute Gipuzkoa plazan hilaren 29an, larunbatez. Olagarro elkarteak antolatzen du eta 2005. urtean hasi ziren eguna ospatzen. Aitor Errazkin lankideak Iñaki Pascual antolatzailea elkarrizketatu du.