Irungo parkeak animazioz bete eta kultur jarduerak berpiztu. Hauek dira GIRABIRA egitasmoaren helbuiru nagusiak. Aurtengoa 3. edizioa izango da eta orain arten 10 saio antolatu dituzte. Izan ere uztailaren 29an hasiko dira eta uda hontan 4 saio prestatu dituzte. Egitarauari dagokionez: Zirkoa, musika, zinema eta haurrendako jokoak izanen dira besteak beste. Jarduera guztiak publiko osoari zuzenduak daude.