Mozal legeak Hala Bedi hartu du jo mugan oraingo honetan. Bertako kazetari bat, Errekaleor auzo autogestionatuko aktualitatea segitzen ari zen maiatzaren 18an. Egun horretan, argia moztu baitzuten Errekaleorren. Jakina zen egun berezia izanen zela eta Hala Bedi irratiko kazetariak lekuan bertan zeuden, pasatuko zenaren berri emateko. Kazetari batek ertzaintzarekin ukaniko kalapita bat tarteko, jaso du isuna Hala Bediko kazetariak. Irratiak ordea bere egin du 600 euroko isuna. Diru kantitateak ez ditu kezkatzen ordea. Eusko Jaurlaritzak Mozal Legea aplikatzea da irrati eta kazetari anitz kezkatzen dituena. Espainiako kongresuan onartua izan baitzen, 2015ean Alderdi Popularrak gehiengo osoa zuela. Jaurlaritzak aldiz, 2016ko ekaina kompromisoa hartu zuen ez zuela beteko. Jaurlaritza baina, bistakoa da, ez dela hitza betetzen ari. Azpimarratzekoa da gainera, batetik Ertzaintzak sakeleko telefonoa hautsi ziola kazetariari egun horretan, eta Hala Bedik isuna ez ordaintzea erabaki du eta elegitea jartzea. Bertako kide batekin hitz egin dugu, Igor Goiko