Prentsan egindako filtrazio baten bidez jakin izan du oposizioak honen berri, eta baita Olaberriako bizilagunek ere. Eta ondoren jakinarazi diete, proposamen zehatza irailean jasoko dutela.
Autopistatik haratagoko gune aizanik, eta garai bateko eztabaidak berriz ere piztu baino lehen, SPI udal taldeak proposatu du, adibidez, Udala lantzen ari den Herritarren Partehartze Araudia kontuan hartu, eta edozer egin baino lehen, Olaberriako bizilagunei kontsulta egin diezaieten.
Bestalde, kirol instalazioak kokatzeko eremu berri bat aurkitu ala ez, Europako Batasuneko direktibek diote, ekologisten arabera betiere, 2019. urteko udaberria dela azken epea kirol instalazioak Plaiaunditik ateratzeko, 20 milioi euro arteko isun baten mehatxupean.
Zentzu honetan, Errugby taldeak eta Bidasoa Atletiko Taldeak kirol instalaziorik Gabe geratzeko arriskua ere badagoela salatu du David Sotok.
Xabier Iridoy, EAJko Hirigintza ordezkaria eta alkateordeak aitortu digu, filtrazio bat izan dela, eta ez zela bere asmoa, Zubietakoari alternatiba bat baino eskaintzea, badaezpada. Hautsak arrotu dira eta geria ere berotu da. Pisten leku aldaketaren harira, Olaberriako Bailara Babesteko Plataformako kide den Felipe Urangarekin hitz egin dugu