Donostiako Piraten mugimenduak, Aste Nagusi Pirata kolokan dagoela adierazi du, Eusko Jaurlaritzak exigitzen dituen eskakizunak gehiegizkoak direlako.

Antxeta Irratia 2017ko uzt. 26a, 00:00

Donostiako portua erabiltzen dute gune gisa piratek bestetan, eta eremu hori Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duenez, baldintzak ere hark jartzen ditu. Hala, tasa komertzialak eskatzen dizkie Piratei, bestetarako montatzen dituzten azpiegitura eta txostenetarako.Piratek jakinarazi dute gisa honetako arazoak urtero errepikatzen direla azken 15 urte hauetan, baina herri mugimendua hitz egiteko prest dagoela. Dena prest dute 2017.urteko Aste Nagusi Piratarako, agorrilaren 12tik 19ra ospatuko da, baina Eusko Jaurlaritzak bere aldetik deus jartzen ez badu, une hauetan Aste Nagusi Pirata bera,  kolokan dagoela jakinarazi dute Euskal Irrati hauetan.