Ordainpeko erabilera sistema horren bitartez, Europako zuzentarauaren arabera, eurobineta ezarri ahal izango zaiei ibilgailu astunei. Tarifa altuenak lau eurokoak izango dira, 12 tonako kamioientzat, eta 4,95 euro 2. kategoriako ibilgailuentzat, Etxegarateraino. Irunen 3,4 euro eta 4,15 euro ordaindu beharko dute ibilgailuek. Aintzane Oiarbide ahaldunaren esanetan, ibilbide luzeko kamioak izango dira gehien ordaintzen dutenak eta Gipuzkoako garraioan ez du eraginik izango. Abuztu amaieran jarriko da Etxegarateko atea eta irailean Andoainen. Azkenik, 2018. Urteko urtarrilean abiatuko dira ordainketak.