Uztailaren 25arekin, Santiago eguna izenez, Kutxa Eguna ospatzen dute Hondarribian. Ez da jakina, ohitura sortu zen urte zehatza, baina lehen idatziek 1750.urtera egiten dute atzera. Hala, usadioak dio Hondarribian, Done Pedro Itsas Gizonen kofradiako arrantzale baten alaba batek eraman behar duela kutxa. Bertan biltzen dira kalizak, kofradiako liburuak, kontu liburuak etabar. 18 kilo pisatzen dituen egurrezko kutxa. Arratzanleen alaba horrek, kutxa buruan duela, alde zaharreko parrokiatik abiatu eta portu auzoraino joan behar izaten du oinez, eta han arrantzaleen ermandarearen aitzinean, arkupeetan, ahalik eta itzuli gehien egin behar ditu kutxa buruan duela. Diotenez, zenbat eta buelta gehiago eman, orduan eta arrantza oparoagao izaten da denboraldi berrian. Hitzordua astearte honetan duzue, 18:00etatik aitzina Hondarribiako kaleetan barrena. Norberto Emazabel Hondarribia kofradiako abade nagusiak ematen digu egunaren berri.