Unai Sagarzazu eskubaloi jokalari ohia eta 14 urteko mutil bat dira hildakoak, biak Irungoak. Sagarzazu, haren semea eta semearen lagun bat zihoazen autoak minibus baten kontra jo zuen, Tarragonan. Momentuan hil ziren Sagarzazu eta haren semearen laguna. Semea eta minibusa gidatzen zihoan pertsona larri zaurituta daude, eta Joan XXIII erietxera eraman zituzten. Minibusaren gidaria zen han zihoan pertsona bakarra. C-14 errepidean izan zen istripuan, oporretatik itzultzen ari zirela 07:30etan. Mossoak gertatutakoa ikertzen ari dira.