Larunbatarekin ospatuko da Bidasoa ibaiko 51. Jaitsiera. Santiagotarrak kirol elkarteko arduradunek 214 parte hartzaile gerturatuko direla adierazi dute. Arratsaldeko 17 etan abiatuko da jatsiera eta 45 minutu ingurutan lehen piragualariak amaierara iristen egongo dira. 51. edizioko berritasunak bi dira: Endarlatzako presa ez dagoela eta lehenbiziko herri jaitsiera. Olatz Zabala Santiagotarrak Kirol elkarteko lehendakariarekin mintzatu dara.