Hegobus zerbitzuaren erabiltzaile gehienak, emakume erretretadunak dira

Antxeta Irratia 2017ko uzt. 19a, 00:00

Euskal Hirigune Elkargoko HEGOBUS garraio zerbitzua kudeatzen duen TRANSDEV entrepresak, hainbat berritasun martxan jarri ditu uztailaren 8tik goiti, erabiltzaileen beharrak asetu, eta Hego Lapurdiko autobus garraio zerbitzua hobetzeko xedez. Udako sasoiari begira indar bat egin dute, baina irailaren 1etik goiti ere, HEGOBUSek hainbat berritasun ekarriko ditu.  Izan ere, erabiltzaile guztien artean, %22a baino ez du lanera edo ikastera joateko HegoBus baliatzen. Inkesten arabera, erabiltzaile guztien %76a emakumezkoa da, eta 10tik 4 erretretaduna.