Hondarribia Blues Festival jaialdiak bart gauean eman zuen bere 24 kontzertuetako azkena, eta antolatzaileek bilan guziz baikorra egin dute, hamabigarren edizioa orain arteko arrakastatsuena izan delakoan. Zailtasun ekonomikoek bultzatuta, zalantzan da nazioarte mailako festibalaren etorkizuna bera ere. Edota Donostira lekuz aldatuko duten ere. Baina babesleen pribatuen sustenguz eta Hondarribiko Herriko Etxeak diruzlagunduta, 358.000 euroko aurrekondua duen jaialdiak lortu duen oihartzuna batetik, eta erakartzen duen jendetzak bestetik, ahalegina justifikatzen duela diote antolatzaileek. Izan ere, aurtengoan iaz baino %62 bisitari gehiago jaso ditu Hondarribiak festibalaren lau egunetan. Orotara, 146.000 ibilgailu sartu dira herrian, eta bisitarien artean, Espainiako estatu osotik ez ezik, Europa eta Ameriketako milaka blueszale ere badirela nabarmendu dute.