Eskolako materiala erosteko diru-laguntzak eskatzeko epea irekitzen du Irungo Udalak

Antxeta Irratia

Laugarren urtez jarri du Irungo herriak programa hau martxan. Aurrekoetan bezala, “Erosi eta Ikasi” programa honi esker, heldu den ikasturterako eskola materiala Irungo dendetan erosteko xedearekin, familien diru-iturrien araberako laguntzak emango ditu Udalak.